lunes, 14 de diciembre de 2009

DBH 4 B/C/D. Floorball 3. GURE ARAUAK

Ø Talde bakoitzak kolore bereko stick-ak erabiliko ditu.

Ø Jokoaren helburu nagusia; pilota aurkariaren ate barruan sartzea da.

Ø Jokalariak, pilota stick-arekin jokatuko dute. Atezaina berriz stick-a erabiltzeaz gain bere gorputz osoa erabili dezake pilota gelditzeko.

Ø Talde bakoitzak atezain bat izango du. Atezaina bere area barruan egongo da eta ezin izango da bertatik atera. Beste jokalariek ezin izango dute area barrura sartu.

Ø Jokoari hasiera emateko jokalari guziak dagokien arean barruan sartuko dira eta seinalean, zelai erdian dagoen pilotaren bila joango dira.

Ø Gol baten ondoren, gola jaso duen taldeak pilota berriz zelai erditik jarriko du jokoan.

Ø Jokoan zehar falta bat egiten digutenean, hau egin diguten lekutik jaurtiketa libre baten bidez aterako dugu (aurkaria hiru (3 m.) metrotara egon beharko du). Falta larria denean Penaltia jaurtiko dugu.

Ø Hauek dira partidu batean gerta daitezkeen faltak:

o Jaurtiketa librearekin zigortutakoak:

§ Stick-a gerriaren gainetik altxatzea.

§ Pilota hankarekin jokatzea (pasatzea).

§ Pilota burua edo eskuekin gelditzea.

§ Erasotzen duen jokalaria area barruan sartzea.

§ Lurrean etzanda gaudelarik, pilota jokatzea.

§ Aurkaria bultzatzea.

§ Aurkarian stick-az trabatzea.

o Beste falta hauek Penaltiarekin zigortuak izango dira:

§ Aurkaria stick-az kolpatzea.

§ Aurkariaren hankartean stick-a sartzea eta zangotraba jartzea.

§ Stick-a airetik jaurtitzea.

§ Arbitroa edo aurkaria iraindu edo jotzea.

Hala ere badira baimenduta dauden beste zenbait jokabide:

o Pilota stick-aren edozein zatiarekin kolpatzea.

o Pilota, stick, bularra edo hankarekin gelditzea (ez jokatzea).

o Stick-a area barruan sartzea.

o Egotekotan, zelaiaren alboetako pareta edo zintarriarekin (bordillo) jolastea.

o Pilota aurkariari kentzea.

DBH4 B/C/D. FLOORBALL 2. STICK-A MANEIATZEN.

KONTUZ:Stick-a plastikozkoa izan arren gogoratu objektu mingarri bat izan daitekeela are gehiago arduraz erabiltzen ez badugu. Gogoratu arauak diola ezin dela aurkaria stick-az kolpatu. Nahigabeko istripuak gerta ez daitezen stick-a gerritik gorantz altxatzea ere galarazita dago. Saiatu arau hauek biziki betetzen.

Ø STICK-a NOLA HELDU.

o Stick-a bi eskuekin heltzen da; Ezkerreko eskua stick-aren muturra heltzen du eta eskuinekoa 30 bat zentimetro beheraxeago (ezkertiarra bazara alderantziz).

o Gerria aurrealdera makurtzen da eta belaunak ere flexionatu egiten dira.

o Esku bakarrarekin ere jokatu daiteke baina pilota kontrolatzea zailagoa da.

Ø PILOTA GARRAIATU.

o Pilota garraiatzerakoan traba egin ez gaitzan gure aurrealdean eta eskuineko hankaren eskuinaldera eramaten ahaleginduko gera.

o Stick-a gorputzaren aurrealdean gurutzatua eramaten da, muturra aldaka parean dagoelarik.

o Pilota ez da kolpatzen, pilota bultza egin behar da. Honela beti stick-aren kontaktuan eramanaz bere kontrola ziurtatuko dugu.

o Stick-aren bi aurpegiak erabili ditzakegu alboko desbideraketak zuzentzeko.

o Pilota geratu nahi badugu stick-a aurrean jartzearekin nahikoa izango da.

Ø PILOTA PASATU edo JAURTI.

o Pasea egiteko stick-a daramagun aurkako aldeko hanka aurreratuko dugu.

o Saiatu pala lurretik gertuen eramaten, jaurtiketa zehatzagoa izan dadin.

o Pilota bultzatu ezkero pasea zehatzagoa izango da. Aldiz kolpatu ezkero jaurtiketa indar gehiagorekin aterako da.

Ø PILOTA JASO.

o Pasea jasotzerakoan stick-arekin pilota bilatuko dugu pilota dakarren abiadura arinduz eta bere kontrola lortuz. Ez dugu utziko pilotak stick-a indarrez kolpatzea.

Ikusi estika dominatzea zer den:

DBH 4 B/C/D. STICK JOLASAK: Floorball 1

“El floorball o unihockey (a veces también innebandy, salibandy o mini-hockey) es un deporte de equipo, practicado en pista cubierta. El objetivo del juego es meter una pelota plástica en la portería contraria usando un bastón ligero. Ambos equipos tienen cinco jugadores y un portero en la pista. Las reglas del floorball son bastante parecidas a las del hockey sobre hielo, aunque con algunas diferencias evidentes. Es un juego rápido, y es popular como un deporte competitivo así como para mantener la forma física”.
(Wikipedia 2009-12-14: http://es.wikipedia.org/wiki/Floorball)

Historian zehar kultura ezberdinek hockeyan antzeko jolasak praktikatzen omen zituzten. Gaur egun pilota, makila edo stick batez bultzatuz, aurkariaren atean gola sartzea helburu duten kirol ezberdinak sortu dira:
•Belar hockeya
•Areto hockeya
•Izotz hockeya
•Patin hockeya
Eta azkenik landuko dugun Unihockey edo Floorbal kiro jokoa:
Badirudi kirol hau gazteentzako joko bezala sortu zela, Izotz hockeyan ematen zen gehiegizko bortizkeriaz babesteko asmoarekin.
Hona hemen ezaugarri batzuk:
•Plastikozko material egokitua erabiltzen da; arinagoa eta ziurragoa suertatuz.
•Hezkuntza munduan arrakasta handia izan badu jakin mundu mailan lehiaketa ofizial ugari ospatzen direla. Ikusi 2008ko munduko txapelketako finalaren irudi batzuk:

•Talde bakoitza 6 jokalariz osatua dago.
•Zelaiak 20x40 metro neurtuko ditu. Eta hesi batez inguratuta egongo da.
· Atea 1’15 altuera eta 1’60 izango ditu; zelaiaren atzealdeko marratik 3 metrotara kokatua egongo da. Ate inguruan atezainak soilik erabili dezakeen 2’5x1’0-ko area txiki bat dago.
· Atezainak ez du stick-arik erabiliko eta bere gorputz osoarekin geratu dezake pilota.
· Partiduak 20’ minututako hiru denboraz osatuak daude.
Hona hemen partudu baten irudiak:
Eta beste honetan partiduaz gain, nola berotzen duten ikusi ditzazkezue: