miércoles, 16 de diciembre de 2009
lunes, 14 de diciembre de 2009
DBH 4 B/C/D. Floorball 3. GURE ARAUAK
Ø Talde bakoitzak kolore bereko stick-ak erabiliko ditu.
Ø Jokoaren helburu nagusia; pilota aurkariaren ate barruan sartzea da.
Ø Jokalariak, pilota stick-arekin jokatuko dute. Atezaina berriz stick-a erabiltzeaz gain bere gorputz osoa erabili dezake pilota gelditzeko.
Ø Talde bakoitzak atezain bat izango du. Atezaina bere area barruan egongo da eta ezin izango da bertatik atera. Beste jokalariek ezin izango dute area barrura sartu.
Ø Jokoari hasiera emateko jokalari guziak dagokien arean barruan sartuko dira eta seinalean, zelai erdian dagoen pilotaren bila joango dira.
Ø Gol baten ondoren, gola jaso duen taldeak pilota berriz zelai erditik jarriko du jokoan.
Ø Jokoan zehar falta bat egiten digutenean, hau egin diguten lekutik jaurtiketa libre baten bidez aterako dugu (aurkaria hiru (3 m.) metrotara egon beharko du). Falta larria denean Penaltia jaurtiko dugu.
Ø Hauek dira partidu batean gerta daitezkeen faltak:
§ Stick-a gerriaren gainetik altxatzea.
§ Pilota hankarekin jokatzea (pasatzea).
§ Pilota burua edo eskuekin gelditzea.
§ Erasotzen duen jokalaria area barruan sartzea.
§ Lurrean etzanda gaudelarik, pilota jokatzea.
§ Aurkaria bultzatzea.
§ Aurkarian stick-az trabatzea.
§ Aurkaria stick-az kolpatzea.
§ Aurkariaren hankartean stick-a sartzea eta zangotraba jartzea.
§ Stick-a airetik jaurtitzea.
§ Arbitroa edo aurkaria iraindu edo jotzea.
Hala ere badira baimenduta dauden beste zenbait jokabide:
o Pilota stick-aren edozein zatiarekin kolpatzea.
o Pilota, stick, bularra edo hankarekin gelditzea (ez jokatzea).
o Stick-a area barruan sartzea.
o Egotekotan, zelaiaren alboetako pareta edo zintarriarekin (bordillo) jolastea.
o Pilota aurkariari kentzea.
DBH4 B/C/D. FLOORBALL 2. STICK-A MANEIATZEN.
KONTUZ:Stick-a plastikozkoa izan arren gogoratu objektu mingarri bat izan daitekeela are gehiago arduraz erabiltzen ez badugu. Gogoratu arauak diola ezin dela aurkaria stick-az kolpatu. Nahigabeko istripuak gerta ez daitezen stick-a gerritik gorantz altxatzea ere galarazita dago. Saiatu arau hauek biziki betetzen.
Ø STICK-a NOLA HELDU.
o Stick-a bi eskuekin heltzen da; Ezkerreko eskua stick-aren muturra heltzen du eta eskuinekoa 30 bat zentimetro beheraxeago (ezkertiarra bazara alderantziz).
o Gerria aurrealdera makurtzen da eta belaunak ere flexionatu egiten dira.
o Esku bakarrarekin ere jokatu daiteke baina pilota kontrolatzea zailagoa da.
Ø PILOTA GARRAIATU.
o Stick-a gorputzaren aurrealdean gurutzatua eramaten da, muturra aldaka parean dagoelarik.
o Pilota ez da kolpatzen, pilota bultza egin behar da. Honela beti stick-aren kontaktuan eramanaz bere kontrola ziurtatuko dugu.
o Stick-aren bi aurpegiak erabili ditzakegu alboko desbideraketak zuzentzeko.
o Pilota geratu nahi badugu stick-a aurrean jartzearekin nahikoa izango da.
Ø PILOTA PASATU edo JAURTI.
o Saiatu pala lurretik gertuen eramaten, jaurtiketa zehatzagoa izan dadin.
o Pilota bultzatu ezkero pasea zehatzagoa izango da. Aldiz kolpatu ezkero jaurtiketa indar gehiagorekin aterako da.
Ikusi estika dominatzea zer den:
DBH 4 B/C/D. STICK JOLASAK: Floorball 1
Historian zehar kultura ezberdinek hockeyan antzeko jolasak praktikatzen omen zituzten. Gaur egun pilota, makila edo stick batez bultzatuz, aurkariaren atean gola sartzea helburu duten kirol ezberdinak sortu dira:
•Belar hockeya
•Areto hockeya
•Izotz hockeya
•Patin hockeya
•Eta azkenik landuko dugun Unihockey edo Floorbal kiro jokoa:
Badirudi kirol hau gazteentzako joko bezala sortu zela, Izotz hockeyan ematen zen gehiegizko bortizkeriaz babesteko asmoarekin.
Hona hemen ezaugarri batzuk:
•Plastikozko material egokitua erabiltzen da; arinagoa eta ziurragoa suertatuz.
•Hezkuntza munduan arrakasta handia izan badu jakin mundu mailan lehiaketa ofizial ugari ospatzen direla. Ikusi 2008ko munduko txapelketako finalaren irudi batzuk:
•Talde bakoitza 6 jokalariz osatua dago.
•Zelaiak 20x40 metro neurtuko ditu. Eta hesi batez inguratuta egongo da.