jueves, 16 de diciembre de 2010

lunes, 17 de mayo de 2010

EUSKAL DANTZAK



JUSTIFIKAZIOA

Hiru saio praktiko prestatzeko, Euskal Dantzen gaia aukeratu dugu gure kulturaren parte bat dela uste dugulako eta gainera hurbil daukagun gai bat delako. Ondorioz, informazioa lortzea errazago izango dugulakoan hautatu dugu.

Gainera, erromeri edo edozein jaitan, praktikan jartzeko eta ligatzeko kontua izan daiteke gure klaseetan Euskal Dantzei buruz ikaskideek ikas dezaketena.





SARRERA:

Folklorea herri baten kultura tradizionalak bere baitan biltzen dituen materiez osatua dago: musika, erritoa, mitología, abestiak,. Jokoak, dantzak, esaera zaharrak, kondairak, eta abar. Dantza tradizionalaren mundua, herri-tradizioak direlakoak osatzen duten materietako bat da.

Dantza eta dantza tradizionala herri mailako manifestazioak dira eta berauek egoera berezi baten inguruan eman ohi dira: "Jaiak".

Jaiek erritmo astronomikoarekin, urteko sasoiekin, eguraldi aldaketekin, lan eta aisialdi erritmoarekin zerikusia dute. Era berean, garrantzitsua da hauek Elizak bere jaietarako emandako egutegiarekin elkartzea.

Lana, aisialdia, eta jai erlijiosoak oso loturik doaz, eta jaiei itxura ematen doaz. Ondo dago jakitea zeintzuk diren hemengo jai eta ohiturak, baina, era berean, garrantzitsua da ere, herri honek izan dituen erlijioa, lan teknikak, eskubideak, arerioak eta abar zeintzuk diren ezagutzea.








(gipuzkoako zinta dantza)

ARAUAK:

Arauak dantza motaren araberakoak dira, baina hala ere, badaude finko mantentzen diren oinarrizko arau batzuk: lepoa eta sorbaldak zuzen mantentzea, burua tente eta aurrera begira...




ONURAK:

Psikologikoki: kulturarentzako aberasgarria da, ingurukoenganako harreman berriak uztatzeko balio du, entretenigarria denez, denbora pasa gisa erabil daiteke,
Fisikoki: beste edozein kirolek izan ditzakeen onurak dauzka, adibidez: arintasuna lortzea, erresistentzia, malgutasuna...







(bizkaiko aurresku txapelketa)

jueves, 13 de mayo de 2010

Boleibola

Hemen daukazue boleibolari buruzko informazioa:

martes, 27 de abril de 2010

Boleibol

1- Lanaren aurkezpena:


2- Bideo bat:
(oinarrizko paseak, sakeak, harrera...)

viernes, 12 de febrero de 2010

ESKI IRTEERA DBH 3 C ETA D

Atzoko egunean ere egun kaxkarra izan genuen benetan. Hala ere eskiaz gozatzea lortu genuela uste dut.
Ikusi daitekeen bezala, etxerako bidea ez zen batere erraza izan.
Autopistaren itxura ez zen batere ona ezta? oso astiro etorri behar izan ginen eta horrexegatik gaueko 20:30ak arte ez ginen Gernika-Lumora heldu.

Hona hemen atzoko egunaren momentu bat:

miércoles, 10 de febrero de 2010

GORPUTZ ADIERAZPENEKO ITZALAK I




DBH 3 A eta B Valdezcaray estazioan

Atzo, otsailaren 9an Errioxako eski estaziora joan ginen 3. mailako ikasleekin. Goizeko 06:35etan Institututik irten eta 9:00etan heldu ginen Valdezcarayra. Bertan materiala alokatu ondoren, pista berdera joan ginen eskiarekin kontaktua hartzeko . 12:00ak arte bertan egon ginen, batzuk oinarrizko gauzak ikasten eta beste batzuk ez zekitenei laguntzen.

Ondoren 3 talde ezberdin egin genituen eta 2 orduko ikastaroa jaso zuten gure ikasleek bertako begiraleen eskutik.

14:00etan zerbait jan eta 16:20 arte eskiatzen egon ginen ikasitakoa praktikan jarriz eta eguraldiak uzten zuen heinean egunaz gozatzen lainoa dela eta bi metrora baino etzen ikusten eta (-4ºc). 19:30ak aldera Gernikara heldu gienen eta horrelaxe egunari amaiera eman genion, nekatuta baina pozik.

Bihar 3 C eta D-ko ekin joango gara Kontxi, Josu eta hirurok.