miércoles, 10 de febrero de 2010

DBH 3 A eta B Valdezcaray estazioan

Atzo, otsailaren 9an Errioxako eski estaziora joan ginen 3. mailako ikasleekin. Goizeko 06:35etan Institututik irten eta 9:00etan heldu ginen Valdezcarayra. Bertan materiala alokatu ondoren, pista berdera joan ginen eskiarekin kontaktua hartzeko . 12:00ak arte bertan egon ginen, batzuk oinarrizko gauzak ikasten eta beste batzuk ez zekitenei laguntzen.

Ondoren 3 talde ezberdin egin genituen eta 2 orduko ikastaroa jaso zuten gure ikasleek bertako begiraleen eskutik.

14:00etan zerbait jan eta 16:20 arte eskiatzen egon ginen ikasitakoa praktikan jarriz eta eguraldiak uzten zuen heinean egunaz gozatzen lainoa dela eta bi metrora baino etzen ikusten eta (-4ºc). 19:30ak aldera Gernikara heldu gienen eta horrelaxe egunari amaiera eman genion, nekatuta baina pozik.

Bihar 3 C eta D-ko ekin joango gara Kontxi, Josu eta hirurok.

No hay comentarios:

Publicar un comentario