jueves, 7 de enero de 2010

3. DBH-KO ESKI IRTEERA.


Otsailean Errioxako Ezcaray herrian dagoen VALDEZCARAY eski estaziora joango gara egun batez elurraz eta naturaz gozatzeko eta inoiz baino gehiago bogan dauden eski eta snow jarduerak praktikatu eta ikasiko ditugu.
Horretarako ezer baino lehen 2 orduz bertako monitoreekin arituko gara gauza berriak ikasten edo eta akatsak zuzentzen.

Eski eta snow egin ahal izateko, material berezia beharko dugu. Baldin baduzue eraman eta bestela bertan alokatuko dugu.

Beharrezkoa den beste materiala eta zeuek eskuratu beharko duzuena hauxe da:
• Eskiatzeko prakak. Ez badituzue lortzen berotasuna eta inpermeabilitatea lortzen saiatu (orain dela 20 urte bazen txandala edo bakeroekin joaten zenik ere!).
• Txamarra egokia (haizea eta elurraz babesteko) eta barrutik kapa pare bat gehiago gutxienez (niki termikoa, sudadera, forro polarra... nahi beste!)
• Txanoa buruan eta ibili munduan! (belarrixek ondo tapau!!). kaskoa baduzue HOBETO.
• Eskuetan esku larruak (ura eta hotzaz babesten badigute hobe).
• Eguzkitako betaurrekoa edo bentiskakoak (azken hauek hobe)
• Motxila baten ura eta jatekoa eramatea komenigarria da, izan ere, hantxe bertan jango dugu.
• Estazioko mapa ere zeuekin eraman hasieran erabilgarria izan daiteke.
• Eguzkitako krema (30ekoa minimo) eta ezpainetakoa ere eraman, GARRANTZITSUA DA!!!
GERNIKA-VALDEZCARAY: 2 ordu eta 15 minutu / 161 km

Ver mapa más grande
Gogoratu jarduera hau ikasgairen parte bat dela eta beraz zeuen jarrera eta jardutea, onerako zein txarrerako, kontutan izango dela.

Etxerako lan bezala Valdezcaray estazioko web gunean sartu eta guzti hau irakurri (ahozko azterketa egingo dizuet!!!)
1. Estazioaren mapa begiratu eta ziurtatu dena ulertzen duzuela koloreen esanahia, e.a.
2. Fitxa teknikoa aztertu eta ulertu: pista kopurua, erremonteak, kota, e.a.
3. Eskiatzeko eguraldi partea aztertu eta baloratu ematen digun informazioa. Eskiatzerako orduan ze parte da ona eta zein txarra, e.a.
4. Estazioko arauak irakurri eta ikasi.
hemen informazio guztia:
http://www.valdezcaray.es/ficha_tecnica
http://www.valdezcaray.es/servicios_instalaciones
http://www.valdezcaray.es/mapa_pistas
http://www.valdezcaray.es/parte_nieve
http://www.valdezcaray.es/normas
http://www.valdezcaray.es/consejos
Irteeraren gorabeherak zehazten goazen heinean informazio gehiago izango duzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario