
Giharren elastikotasuna
Zabaltasun handiko mugimenduen eragina, zati ez mugikorrean (hezurrak, giltzadurak) eta zati mugikorrean (giharrak) nabaritzen da
Mugimenduen zabalera ez dago bakarrik giltzaduren egitura anatomikoen araberan baizik eta beste elementuen araberan, ligamentoak, giharrak, tendoiak eta abar
GILTZADUREN MOBILITATEA
Giltzaduren mobilitatea faktore hauen araberan dago:
Giltzadura mota
Kontrako gihar tentsioa
Zati bigunen kontaktoa
Ligamentoen tentsioa
Lesio eta kolpeak
Malgutasun lanarekin batera gihar eta ligamentuen errefortzua beharrezkoa da, giltzaduren estabilitatea ziurtatzeko
Malgutasunaren garapen neurrigabekoa, gaitasun motoreengan eragin txarra dauka eta betirako aldaketa morfologikoak sortzen ditu
GIHAR ELASTIKOTASUNA
Giharra, indar baten ondorioz, luzatzen da eta indarra gelditzean bere hasierako egoerara dator. Gaitasun hau gihar elastikotasuna da
Gihar sistemaren osagaiak:
Seriean dagoen zati pasiboa, tendoia
Paraleloan dagoen zati pasiboa (tendoia ez dena: epimisio, perimisio, aponeurosia)
Zati aktiboa, misina
Zati pasiboak, luzapenari aurre egiten dio baino zati aktiboak malguki baten antzera egiten du, hausturarik ez gertatzeko eta zati pasiboaren luzapen maximoa lortzeko
Zati aktiboak uzkurduran tendoian gertatzen den tentsioa gutxitzen du
FAKTORE HAUEN MENPE DAGO
Egunaren zehar: goizean eta egun bukaeran egun erdian baino txikiagoa da
Gihar kimismoa, albumina eta ATP prozesuekin lotuta
Nerbio sistema nagusia funtzionamendua errelajazio-tentsio aginduetan
Kontrako giharren tentsioa
Hezur zatien arteko topaketa
Giltzaduren kapsula artikularraren egitura
Egoera emozionala
Gihar barruko tenperatura
GILTZADURAK
Giltzadurak hezurrak elkartzen duten loturak dira
Bere mugimenduaren arabereko sailkapena :
ARTIKULAZIO FINKOAK (sinartrosia)
Ez dute barrunbe artikularrik
Hezur lauen artean agertzen dira batez ere
Josturak
Sinkondrosia
Gonfosia
Sinostosia
ARTIKULAZIO ERDIFINKOAK (anfiartrosia)
Mugimendu mugatua dute
Hezur hauek ehun kartilaginosoz lotzen dira, horregatik bere muga
Sinfisia
Sindesmosia
ARTIKULAZIO MUGIKORRAK (sinobiala edo diartrosia)
Mugimendu maximoa dute
Kapsula artikularra baten bidez lotzen dira
Kapsula mintz sinobialaz inguratuta dago
Artrodiala
Hezurrak bata bestearen gainean labaintzen dira eta mugimendua lotailuz mugatua da
adibidez :
Interkarpianoak
Intertartsianoak
Eskapuloklabikularra
Troklearra
Mugimendu zeharkako ardatzean bakarrik burutzen da
adibidez :
Ukondoa
Belauna
Elkarartekapenak
Hauek zeharkako mugimenduaz gain, angulazio mugimendua ere egin dezakete
adibidez :
Karpometakarpianoa
Kondileoak
Hauek aurrekoaren mugimenduak burutzeaz gain, mugimendu zirkularra egin ditzakete
adibidez :
Eskumuturra
Trokoidea
Eraztun batean mugitzen den egitura zilindriko bat arazten dute eta ardatz bertikala bakarrik agertzen da
adibidez :
Atlanto-axoidea
Erradio-kubitala
Enartrodiala (esferikoa)
Mugimendu gehien dituen giltzadura dugu hau
adibidez :
Sorbalda
Izterra
ENTRENAMENDU SISTEMAK
Malgutasuna garatzeko bide asko daude eta denetik erabili behar dugu motibazioa areagotzeko
SISTEMA ESTATIKOA
Erabiltzen diren ariketak estatikoak dira. Hauetan ibilbide artikular maximoa kanpoko edo barruko elementu baten bidez lortzen da, posizio estatiko batean
SISTEMA DINAMIKOA
Erabiltzen diren ariketak dinamikoak dira: mugimendua gihar iharduera aktiboen bidez lortzen da
STRETCHING SISTEMA
Eragin ona du kiroletan garatzen diren lesioetan, lunbalgiak eta dendinopatiak
Aldaketa onuragarriak sortzen ditu giharrren iharduera reflexuean
SISTEMA GUZTIEN METODOLOGIA
Beroketa derrigorrezkoa da ariketa guztietan
Extentsio ariketak bi aldiz egunean egiteak emaitzak hobetzen ditu
Maila altua lortzean, bi edo hiru egun astero egitearekin nahikoa da
Malgutasuna ariketak indar ariketekin osatu behar dira
Beharrezkoak dira giharrek neke handia jaso dutenean
Era estatikoak malgutasuna hobeto garatzen du baina gihar dinamismoa galtzen da
Garrantzia bizitzan eta kirolean
Eguneroko bizitzan ez du garrantzia handirik ez dugulako bere premiarik eguneroko gauzak egiteko, bai ordea zenbait kiroletan
Adibidez: gimnasia erritmikoan, pertika saltoan, atletismoan...
Izan ere, kirol hauek malgutasun neurri handiago bat eskatzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario